Iruña harro dago den bezalakoa izateaz: bere historiaz, nortasunaz, erroez... baina, batez ere, harro dago ahaleginari eta talentu partekatuari esker lortu duen guztiaz.
Badaki zer duen –asko–, eta jakin badaki zenbat kostatzen den hori lortzea eta zaintzea. Horregatik, iruindarrek ez dute gustuko nabarmenkeria, eta naturaltasuna, berriz, aunitz.
Iruñean, gauzak eta jendea diruditen bezalakoak dira. Leiala, prestua, hitzekoa. Amarrurik gabe. Ez monumentuak, ez estatistikak: Iruña benetan paregabe egiten duena bertako jendea da.
Benetako pertsonak: iruindar guztiek egiten dute egunero Iruña.
Jende ezagunak eta ezezagunak, denak garrantzi berekoak. Gure 8 enbaxadoreei esker, hainbat esparrutatik erakutsiko dizugu nolakoa den gure jendea. Benetako jendea.