Pop-rock abeslaria. Tahúres Zurdos taldeko liderra
Iruña, 1964
“Ez diegu utzi behar gogoa kendu diezaguten, mendera gaitzaten. Ez dugu inoiz amore eman behar. Hori sekula ez”
Aurora Beltrán Gila Estatuko pop-rockaren ezinbesteko izenetako bat da duela lau hamarkada baino gehiagotik. Haurra zela era autodidaktan hasi zen musika sortzen, eta 13 urterekin, bere abesti ezagunenetako bat sortu zuen, ‘Muerte, ven’ izenekoa. Gerora, Tahúres Zurdos taldearen lehen diskoan sartu zuen. 19 urterekin Pablo Sarasate Kontserbatorioko ikasketak alde batera utzi eta Belladona izeneko emakumezkoen rock-taldea sortu zuen, zeinarekin disko bat grabatu zuen. Bere hurrengo taldearekin, Tahúres Zurdos-ekin, estudioko zortzi disko, bi bilduma, akustiko bat eta zuzeneko bat grabatu zituen. 2007an ‘Clases de baile’ kaleratu zuen. Bunbury, Loquillo eta Carmen Parísek parte hartu zuten diskoan 2017an bigarren diskoa kaleratu zuen, ‘Usiana’ izenekoa. Taldea desegin eta ia hogei urtera, 2019an, Tahúres Zurdos taldeko lider bihurtu zen berriz ere. 2005etik, giltzurruneko transplantea dela eta, ALCER elkartearekin elkarlanean aritzen da. Erakunde horrek omenaldia egin berri dio giltzurruneko gaitzen inguruko hedapenean eta ikusgarritasunean egindako lanagatik.