Iruñeak sobera izen gailen ditu, denok oso harro egoteko modukoak. Horietatik guztietatik lau emakume eta lau gizon hautatu ditugu, gu guztiok ordezkatzea merezi dutenak, bakoitzak bere esparrutik. Horiek guztiek hiri-markari eman nahi dizkiogun balioak irudikatzen dituzte: jende irekia, geldiezina, zintzoa, apala, sentikorra eta konprometitua. Benetako jendea.