“Umorista grafikoak sasijakintsuak gara, zirikalariak. Baina, era berean, zorigaiztoren bat dagoenean, gure binetekin laguntza eta elkartasuna ematen diegu sufritzen duten pertsonei. Enpatia eskaintzen dugu. Ez gara bufoi hutsak; aitzitik, jendeak pentsa dezakeenaren bozgorailuak gara”
César Oroz Martija Enpresa Zientzietan diplomaduna da NUPen. Bizitza marraztea eta hura umorez eta pikardiarekin behatzea gustatzen zaio benetan. Eta Osasuna, jakina. 1991tik egiten du Diario de Navarra egunkariko kontrazaleko ‘Punto final’ izeneko komiki-banda, gure komunitateko gaurkotasunari buruzko erreferentzia ezinbestekoa eta independentea. Peñen dozenaka pankarta egin ditu, 2006ko sanferminetako Zezen-feriaren kartela, hamabost liburu eta hainbat erakusketa: besteak beste, ‘¿Por qué lo llaman anexión cuando quieren decir conquista? 1512-2012’ izenekoa. Zenbait komunikabidetan kolaboratu du, eta hainbat sari jaso ditu: Umore Grafikoko Mingote saria (2004), Napardiren Urrezko Oilartxoa (2006), Karlos III.a Prestuaren Gurutzea (2022) eta, berriki, Alacanteko Unibertsitateak ematen duen Umore Grafikoaren Notarioa saria.