CAS | EUS

Enrique Villarreal, El Drogas

Musikaria, rock-abeslaria, Barricada taldeko liderra

Iruña, 1959
“Beharbada gure biografia guztien oinarrian porrotak ageri dira, eta hori onartzea polita da. Egiten denaz gozatzea, hori da benetan garrantzitsua. Hori horrela, nire autoestimuak gainezka egiten du gauero ikusleen txaloei esker. Muinak urtzen jarraitu behar dut, horixe egin behar dut, nor naizen eta zer egin nahi dudan indartuko duten errepertorioak egiteko»
Enrique Villarreal Armendáriz ezagunagoa da El Drogas izen artistikoarekin eta historiako rock-talde nafar garrantzitsuenaren, hots, Barricada taldearen liderra izan delako hiru hamarkadatan. Lehen kontzertua 1982ko apirilean eman zuten, eta hurrengo urtean lehen diskoa kaleratu zuten, ‘Noche de Rock&Roll’ izenekoa. Disko garrantzitsuenen artean ditugu ‘La tierra está sorda’ (Barricada), ‘Demasiado tonto en la corteza’ (El Drogas), ‘Sólo quiero brujas en esta noche sin compañía’ (El Drogas) eta ‘Un día nada más’ zuzenekoa (El Drogas). El Drogasek proiektu pertsonalak ere landu ditu bere musika-ibilbidean, hala nola “Txarrena”, “La Venganza de la abuela” eta “La banda de la desmemoria”. Besteak beste, Motxila 21 taldearekin kolaboratzen du. Down sindromea duten zenbait musikarik osatzen dute talde hori. Idazteko tartea ere izan du, ‘Tres puntadas’ poema-liburua, ‘Zapatillas de volar’ eta pandemia garaian idatzitako ‘189 escritos con una mano enferma’.

El Drogasek proiektu pertsonalak ere landu ditu Txarrena, La venganza de la abuela eta La banda de la desmemoria bezelakoak izan ditu lagun bere musika ibilbidean. Motxila 21 taldearekin ere kolaboratu zuen. Idazteko tartea ere izan du,Tres puntadas poema liburua, Zapatillas de volar eta pandemia garaian idatzitako 189 escritos con una mano enferma.