“Sukaldaritzarekiko maitasuna nire sorlekuan hasi zen; izan ere, han dena mahai baten inguruan ospatzen da. Era berean, nire amaren etengabeko lana lagungarria izan zen. Nire bide beretik doazen emakumeei gomendatu nahi diet beldurrak gosez hil ditzatela eta ametsak etengabe elika ditzatela”
2024an, Frantziako Gastronomiaren Nazioarteko Akademiak munduko pastelgilerik onena izendatu du Joanna Artieda Vicente. Horrez gain, irailean Nafarroako Bikaintasun Saria irabazi zuen Gastronomika Talent Navarra ekitaldian. 2016an Espainiako chef onena izendatu zuten; gainera, sari hori lortu zuen lehen emakumea izan zen. Eta 2022an, Gastronomiako Talenturik Onena saria irabazi zuen. Artiedak Arte Ederrak ikasi zituen, eta berehala Iruñeko Ostalaritza Eskolan sartu zen. Hasieratik nabarmendu zen: lehen urtean, ikasleendako Pastelgintzako Lan Nazional Onenaren saria lortu zuen. Nazioartean goi mailako jatetxeetan lanean ibili da. 2017an, Pastry Revolution aldizkariak munduan joerak ezartzen dituzten hamar “azkenburu-egileetako” bat izendatu zuen. Hain zuzen, berari horrela deitzea gustatzen zaio. Gaur egun, bere enpresa zuzentzen du, eta mundu osoan barna bidaiatzen du etengabe: eskola magistralak emateaz gain, ikastetxeetan eta jatetxeetan aholkuak eta prestakuntza eskaintzen ditu.