CAS | EUS

Juan Martínez de Irujo Goñi

Pilotari ohia

Ibero, 1981
“Kirolak arerioarekiko errespetua bezalako balioak ematen dizkizu. Irabazten eta galtzen ikasi egiten duzu. Horrek guztiak bizitzan balio dizu”

Juan Martínez de Irujo Goñi inoizko pilotaririk onenetako bat da, eta, zalantzarik gabe, esku-pilota modernoa goitik behera aldatu dutenetako bat, pilota airez jotzeko zuen estiloari esker. Pilotari profesional baten iloba da Juan, eta 2003ko ekainaren 6an egin zuen debuta, Labriten. Hurrengo urtean jada Buruz Buruko txapelketa irabazi zuen lehen aldiz, eta Binakako Txapelketan txapeldunordea izan zen. 2006an dena irabazi zuen: Buruz Buruko txapelketa, Binakakoa eta Lau eta Erdikoa. Halatan, Retegui II.ak 1990ean egindako balentria bera lortu zuen. 2014an berriro lortu zuen. Hori bi aldiz egin duen pilotari bakarra da. Bost aldiz irabazi zuen Buruz Buruko txapelketa; bost aldiz Binakakoa, eta hiru aldiz Lau eta Erdikoa. Guztira 938 partida jokatu zituen, eta horietatik % 60 irabazi. 2017an, pilotan jokatzeari utzi eta erretiroa hartu behar izan zuen, bihotzeko gaitz baten ondorioz. Urte horretan Nafarroako Kirol Merituaren Urrezko Domina eman zioten.