CAS | EUS

Mai Garde Echalecu

Futbolari ohia. Emakumezkoen Osasuna taldeko kirol-zuzendaria

Iruña, 1987
“Nire ustez, ahotsik izan ez dutenen ahotsa naiz, etxean futbolean jokatzea debekatu zieten horiena, 20 urterekin erretiratu ziren horiena… Haietaz ahazten ez dena izan nahi dut; izan ere, batzuek gaizki pasatzeari esker nago ni hemen”

Mai Garde Echalecu funtsezkoa izan zen Nafarroan emakumezkoen futbola bultzatzeko. Litekeena da Nafarroako emakume futbolaririk ezagunena izatea. Jokalari gisa, Osasunako kapitaina eta erreferentzia nagusia izan zen. Txikitatik maiz joaten zen Sadarrera. 8 urterekin Burladés taldean jokatzen hasi zen. Gero Amaya, Lodosa eta Mariño (Irun) taldeetan aritu zen. Kamiseta gorritxoa 2009an jantzi zuen lehenbizikoz. Bi denboraldi egin zituen Osasunan, baina garai hartan klubak ez zuen emakumezkoen futbola babesten: klubetik alde egin behar izan zuen, eta Lagunak taldearekin lehen mailan jokatu zuen, Orvina eta Txantrea taldeen kamisetak defendatu ondoren. 2017an Osasunara itzuli zen, eta klubaren emakumezkoen futbolaren proiektuaren liderra izan zen. Bera kapitaina zela –atzelari postuan– Bigarren Mailara igotzea lortu zuen, eta maila gorenera igotzeko zorian egon zen behin baino gehiagotan. 2022an erretiratu zen. Orduan, emakumezkoen oinarri-futboleko koordinatzaile bihurtu zen. 2023tik, Emakumezkoen Osasuna taldeko kirol-zuzendaria da.