“La Pamplonesa opari baten antzekoa izan zen nire bizitzan. Giza taldea, alaitasuna, entseguetako irribarreak, umore ona… Gizatasunari dagokionez, ez nuen horrelakorik ikusi ezein orkestratan. Hitzak iristen ez diren tokira iristen da musika”
Gurasoengandik jaso zuen musikarekiko maitasuna. 7 urterekin flauta hautatu zuen. Iruñeko kontserbatorioetan ikasi zuen, eta Parisen egon zen musika ikasketetan aurrera egiteko. Bost urte eman zituen han. 2004an itzuli zen. Orduan berriz ekin zien irakasle-ikasketei, ingeleseko espezialitatean. Hainbat orkestratan kolaboratzen hasi zen: Nafarroako Orkestra Sinfonikoan, Euskadikoan, BOSen, Tolosakoan (Okzitania)… harik eta 2007an La Pamplonesan lanpostu bat lortu zuen arte (oposizio bidez). Nekane Solana Arocenak bi alaba ditu, eta musika-eskolak ematen ditu, ingelesez, Sarrigurengo Hermanas Úriz Pi ikastetxean. La Pamplonesaren urteurrenarekin bat, 2019an, bandaren lehendakari bihurtu zen.